telebista
15:45ean hasita
Edurne Pasaban mendizalea, 'Airean' saioan, gaur arratsaldean
A. A.
EiTB
Kabi abian jarri duen egitasmo berriaz mintzatuko da Jaime Otamendirekin.
Edurne Pasaban mendizalea hartuko dute gaur arratsaldean 'Airean' saioko platoan, zuzenean. Abian jarri duen egitasmo berriaz galdetuko dio Jaime Otamendik ETB1eko arratsaldeko saioan. Kabi Euskal Herria ezagutarazteko agentzia sortu du tolosarrak.
Edurne Pasaban hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea da munduan, eta, horrez gain, beste hainbat espediziotan hartu du parte. Besteak beste, 2011n, Everestera oxigenorik gabe egin zen espedizioan egon zen tolosarra.
Orain hasi duen ibilbide berri honetaz eta orain arte bizitakoaz, luze eta zabal mintzatuko da Jaime Otamendirekin, gaur, 15:45etik aurrera ikusgai izango den 'Airean' saioan.