telebista
21:15ean, ETB1en
'Nafarroa Oinez Euskal Herria Zuzenean' saio berezia, gaur
A.H.
EITB
Lierni Agirrezabalaren eskutik, Tuteran ospatuko den Nafarroako ikastolen jai handia gertutik jarraituko dute.
-
Nafarroa Oinez
Gaur, gaueko 21:15ean, Euskal Telebistak 'Nafarroa Oinez Euskal Herria Zuzenean' saio berezia eskainiko du. Egun horretan Tuteran ospatuko den Nafarroako ikastolen festaren nondik norakoak ezagutuko dituzte, Lierni Agirrezabalaren eskutik.
Argia ikastolak Taupadaz bat egin! lelopean antolatutako festa handia jarraitzeko aukera emango du saio bereziak. Oskorri eta Vendetta taldeak, jotak, Erriberako guraso eta euskaltzaleak, herri kirolak, Nafarroako dantzariak, Oinez basoa, kontzertuak, boluntarioak, kale animazioa eta Tuterako zirkuituan bilduko diren milaka lagunen iritzi eta adierazpenak emango dituzte ordu erdiko saio berezi honetan.
'Nafarroa Oinez Euskal Herria Zuzenean' gaur emitituko da 21:15etik aurrera ETB1en.