telebista
Gaur, 22:15ean
'Zelatatuta bizi al gara?', gaur gauean, '60 minutos' saioan
Egunero zelatatzen gaituzte segurtasun-kamerek, Googleko bilaketen bidez, erosketa elektronikoen bidez... Gai hori landuko du "60 minutos" erreportaje saioak gaur gauean, 22:15ean, ETB2n.
"Zelatatuta bizi al gara?" da gaurko "60 minutos" saioak eskainiko duen erreportajearen izena. Kaleko segurtasun-kamerak, banketxeetakoak, errepideetakoak, eraikin publiko zein pribatuetakoak... Etengabe zelatatzen al gaituzte? Egiten duguna egiten dugula, badirudi beti dagoela baten bat zelatan. Ez gara ari segurtasun-kamerez bakarrik, Interneteko bilaketen bidez, sare sozialetan eskuragarri jartzen dugun informazioaren bidez, zein erosketa elektronikoen bidez ere, zainduta baikaituzte.
Googlek uneoro daki non gauden, gustuko ditugun gauzak zeintuk diren ere badaki, baita egin ditugun bideiak eta bilatzen ditugun jantziak zeintzuk diren ere... Zer gertatzen dan sarera igotzen ditugun datu pertsonalekin?
Desagertze eta hilketa kasu asko segurtasun-kameren bidez argitu dituzte; hala nola Nagore Laffage, Breton edo Asunta Basterraren kasuak. Hainbat lapurreta eta eraso saihestu dituzte bigilantziari esker, azken kasua, hemen bertan, Durangon.
Gure onerako zelatatzen gaituzte, ala bildurra sartzeko eta inor bere bidetik ez ateratzeko erabiltzen duten aitzakia besterik ez da? Egiazkoak al dira hainbat aldiz ahotan izan dugun konspirazioaren teoriak? Zelatatu egiten al gaituzte? Zertarako? Hauek dira saioak landuko dituen gaiak.
Gainera, Euskadiko trafikoa kudeatzeko zentroaren kamerak ikusiko ditugu, Santiago Katedraleko segurtasun-kamerak aztertuko ditugu, eta Bilboko Udaltzaingoarekin hitz egingo dugu. Bizkaiko hiriburuko auzo zelatatuenetakoa da San Frantzisko, eta bertako auzokideekin izango gara, baita Luis Briñas kalekoekin ere. Azken hauek, segurtasun-kamerak jarri behar izan dituzten beren atalondoan bertan.
Gaur gauean, urriak 21, ez galdu "60 minutos" saioaren erreportaje berria. 22:15etik aurrera, ETB2n.