Itxi

telebista

21:45ean

'Manchester txuri-urdinez' Zuhaitz Gurrutxagarekin, gaur, ETB1en

A.E.

EiTB

Old Trafforden Realak jokatuko duen partidaren inguruko giroa bilduko du erreportajeak. Gaur gauean, 21:45ean, ETB1en izango dugu ikusgai.

0:21

'Manchester txuri-urdinez' erreportajea eskainiko du gaur, ETB1ek, 21:45ean. Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztuko duen erreportaje bereziak Realak Txapeldunen Ligan Manchester Uniteden aurka jokatu duen partidaren inguruko giroa bildu du.

Erreportajearen lantaldea Realeko jokalariekin abiatu zen Manchesterrera, eta bi egunetan bertako giro txuri-urdin berezia jaso du. Sentimenduz eta emozioz beteriko lana da. Zaleak elkarrizketatu, bertako kaleetan barrena ibili, eta partidaren atarikoak eta ondorengoak bildu dituzte saio horretan.

6.000 zale joan da Manchester aldera Realak Old Trafford mitikoan jokatu duen neurketa ikustera. Bertaraino modu eta bide ezberdinetatik iritsi dira zaleak. Egindako ibilaldi eta txango harrigarrien berri ere bildu dute saioan.

Old Trafford Ametsen antzokia deritzon futbol-zelaia ere erakutsiko digu Zuhaitz Gurrutxagak, eta futbol-zelaiaren magia hori azaldu eta sekretuak kontatuko ditu.