Itxi

telebista

22:15ean

'Tu Edificio Favorito' saioaren finala, gaur, ETB2n

África Baetak aurkezten duen saioaren finala zuzenean izango dugu ikusgai, gaur, 22:15ean, ETB2n.

'Tu Edificio Favorito' saioaren finala gaur ikusiko dugu, 22:15ean, ETB2n. África Baetaren eskutik asteotan erakutsi ditugun Euskal Herriko 24 eraikin esanguratsuen artean gure gogokoena zein den erabakiko dugu zuzeneko saio batean.

Lehenik eta behin, 24 eraikin horietatik 8 finalista hautatuko ditugu, eta finalista horien artetik aterako da Euskal Herriko eraikin bikainenaren izena.

Finalean, orain arteko saioetan erakutsi gabeko irudiak izango ditugu ikusgai, argitaratu gabeko une berezi ugari. Gainera, kaleko jendeak gehien gustatzen zaizkion eraikinei buruzko iritzia emango du. Finalisten aburuak ere bilduko ditugu, eta lehia bizia izango da, iaz 'Tu Plato Favorito' saioaren finalean gertatu zen moduan.

Ondorengoak dira zortzi asteotan ezagutu ditugun eraikinak:

-Lizarrako errege jauregia.

-Loiolako santutegia.

-Guggenheim Bilbao museoa.

-Arantzazuko santutegia.

-Gernikako juntetxea.

-Donibane Garaziko gotorlekua.

-Gasteizko Santa Maria katedrala.

-Bilboko Arriaga antzokia.

-Biarritzeko Hotel Du Palais.

-Tuterako katedrala.

-Bilboko Erriberako merkatua.

-Hondarribiko Karlos V.aren gaztelua.

-Villañaneko Varonatarren dorrea.

-Portugaleteko Bizkaia zubia.

-Donostiako Kursaal kongresu jauregia.

-Gatikako Butroeko gaztelua.

-Donostiako Victoria Eugenia antzokia.

-Iruñeko Erroz dorrea.

-San Mames estadioa.

-Donostiako Miramar jauregia.

-Eltziegoko Marqués de Riscal hotela.

-Orreagako kolegiata.

-Iberdrola dorrea.

-Donostiako udaletxea.