Itxi

telebista

Akordioa

EiTBk eta Saski Baskoniak Euroliga emateko hitzarmena itxi dute

Datozen hiru urteetarako hitzarmena izango da. Ondorioz, ETB1ek eta eitb.com-ek gaur Lietuvos Rytas-Laboral Kutxa partida emango dute zuzenean, Vilniustik.

EiTBk eta Saski Baskonia S.A.D. klubak akordioa itxi dute datozen hiru urteetarako Euroligako emisio eskubideen inguruan. Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak eta Josean Querejeta Saski Baskonia S.A.D. klubaren presidenteak lotutako itunaren arabera, saskibaloizaleek Laboral Kutxak Europan 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 denboraldietan jokatuko dituen partidak ikusi ahal izango dituzte.

Hartara, gaur Lietuvos Rytas-Laboral Kutxa partida emango dute zuzenean ETB1en eta eitb.com-en, 18:40an hasita, Vilniustik. Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek egingo dute partidaren kontaketa ETBrentzat.