Itxi

telebista

22:15ean

'Legión', filmaren estreinaldia, 'La Noche de...' saioan

A.H.

EITB

Gainera, Vivien Leigh aktorearen jaiotzaren mendeurrena dela eta, aktorearen bizitzari buruzko zurrumurruak argituko ditugu. 22:15ean, ETB2n.

Gaur gauean, Legión filmaren estreinaldia izango dugu  'La Noche de…' saioan. 22:15etik aurrera, Felix Linaresek gidatutako saioak munduarne amaiera ekidin nahian dabilen talde ausart baten istorioa kontatzen duen filma eskainiko du. Baina film horrek duen gauzarik bereziena Bibliako Apokalipsia dela bertan agertzen dena, Jainkoak eta haren aingeruek bultzatutakoa. Indar handiko pelikula da, intrigaz eta efektu bereziz beterikoa, eta aktore-talde bikaina ikusiko dugu bertan: Dennis Quaid, Paul Bettany, Tyrese Gibson eta Lucas Black.

Gainera, gaur 100 urte bete dira Vivien Leigh aktorea jaio zela. Leigh Lo que el viento se llevó eta  Un tranvía llamado Deseo film ahaztezinetako protagonista izan zen. Begi berdeko aktore magikoa gazte hil zen, ez zituen film asko grabatu, baina aipatu ditugun bi horiekin zinemaren historiako parte bihurtu da. Gainera, askoren iritziz, zeluloidearen munduko 'Cleopatra' ederrenetako bat izan zen, bide luzea egin zuen antzerkian, eta zurrumurru askoren ardatz izan zen. Ninfomana al zen? Egia al da Himalayan jaio zela? Ezkon-bizitza gorabeheratsua izan al zuen? Eta Lorden Ganberan   oihuka zebilelako atxilotu ote zuten benetan? 'La noche de...' saioan zurrumurru horiek guztiak aztertuko ditugu, Verdades y Mentiras de Vivien Leigh atalean.

Bestalde, aktoreen bitxikeria fisikoei buruz ere hitz egingo dugu: jaiotzatik dauzkaten malformazioak, lesioen ondorioz okertutako hatzak, gehiegizko titiburuak, eta abar. Izarrek euren betiereko edertasuna ez urratzeko sekretuan dauzkaten akats txikiak dira guztiak, eta

Amaitzeko, Los vascos conquistan Hollywood euskaldunok zinemaren munduan dauzkagun tarteak errepasatzen jarraituko dugu. aste honetan, Bilboko argazi bitxi bat eta hilketa baten susmagarria den pilotari bat ikusiko ditugu.

'La Noche de... Legión' 22:15ean, ETB2n.