Itxi

telebista

22:15ean

'Albert Nobbs' filmaren estreinaldia, gaur, 'LND'n

A.H.

EITB

El programa además, tomará como protagonsita a Harrison Ford, que estrena película esta semana.

Gaur gauean, 22:15ean,  Albert Nobbs filma estreinakoz telebistan ikusteko aukera emango digu 'La Noche de…' saioak. Pelikulak XIX. mendeko irlandara eramango gaitu, eta, bizirauteko, gizonezko plantak egingo dituen emakume baten istorioa izango dugu ikusgai bertan. Glenn Close da aktore nagusia, eta Oscar sarietarako izendatu zuen lan horri esker. Filmak, orotara, hiru izendapen izan zituen sari horietarako: Emakumezko Aktore Onena, Emakumezko Bigarren Mailako Aktore Onena eta Makillaje Onena. Film horren grabazioari buruzko xehetasunak emango dizkigu Felix Linaresek gidatutako saioak.

Bestalde, Harrison Ford izango da astearteko saioko beste ardatzetako bat. El juego de Ender filma estreinatuko du laster aktore ezagunak, eta 'La Noche de…' saioak, estreinaldi hori aitzakia gisa hartuta, haren ibilbidea erepasatzeaz gain, izan dituen maitasun istorioak oroituko ditu  Lista de novias de Harrison Ford atalean.

Gainera, Linea Caliente atalak mark Wahlbergek izandako lapurreta bereziaren berri emango digu.

Amaitzeko, Tu serie Favorita tarteak bi telesail oso ezaguni buruz hitz egingo digu. Sei laguneko talde baten kontuak ziren lehenengoaren ardatza, eta adineko lau emakumeren arteko istorioak, berriz, bigarrenarena.

'La Noche de… Albert Nobbs', gaur, 22:15ean, ETB2.