Itxi

telebista

23:15ean

Memoria historikoa aztergai, 'El Dilema' saioan

A.H.

EITB

Nafarroako Parlamentuak onartu berri duen legea aztertuko dute, eta Juan Carlos Etxeberria biktimen familiakoekin izango da.

'El Dilema' saioak memoria historikoa hartuko du hizpide, eta Espainiako Gobernuak 2007ko legea onartu zuenetik gaur egunera arte lege hura bete den aztertuko dute. Legeak ez zuen aurreikusten hilobiak ireki eta gorpuak ateratzeko ekimenik; hori elkarteen esku geratu da. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, baina, Jaurlaritzak 2002an bultzatu zuen gorpuak lurpetik ateratzea.

Berriki Nafarroan onartutako legeaz arituko dira 'El Dilema' saioan. Juan Carlos Etxeberria bertan izan zen familiartekoek legearen onarpena nola hartu zuten ikusteko. Saioa, gainera, Sartagudako Memoriaren Parkean ere izan zen.

Asteleheneko saioan izango diren solaskideen artean, hauek izango dira: Jose Antonio Perez, EHUko Historian doktorea; Jimi Jimenez, Aranzadiko kide eta antropologoa; Martxelo Alvarez, Ahaztuak elkarteko kidea; Julia Otxoa, idazlea; Natalia Junquera, kazetari eta memoria historikoan aditua; eta Felix Placer, apaiza.

'El Dilema', 23:15ean, ETB2n.