Itxi

telebista

22:15ean

Ana Urrutia, irudi perfektuaren bila, 'Implicada' saioan

A.H.

EITB

Estetika gotikoa, heavya eta pin-upa ezagutuko ditu, besteak beste, eta irudia zaintzea bizi-ardatz duten zenbait pertsonarekin izango da. 22:25ean, ETB2n.

Ana Urrutiak, aste honetan, irudia izango du ardatz. Noraino iristeko gai gara edertasun perfektua lortzeko? Zerk bultzatzen du pertsona bat gorputz osoa tatuajez betetzera? Zergatik sartzen da jendea kirofanoan itxura hobetzeko? Gaur gauean, 22:15ean, 'Implicada' saioa galdera horiei erantzuten ahaleginduko da. 

Gaur egun irudi bat sortzeko dauden moduak aztertuko ditu Urrutiak. Horretarako, estetikaren munduko hainbat profesionalengana joko du: mediku estetikoengana, ile-apaintzaileengana, estilistengana, tatuatzaileengana... Baina, gainera, estilo jakin bati jarraitzen dioten hainbat pertsonarekin ere izango da: heavyekin, gotikoekin, pin-upekin eta kulturistekin.

'Implicada', asteazkenean, 22:15ean, ETB2n.