telebista
Gaur
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaz, 'El Dilema'n
Izaskun Landaia Emakunderen zuzendaria; Ertzaintzaren Herritarren Segurtasuneko Iñaki Elexalde; Juana Balmaseda abokatua; eta Begoña Muruaga Forum feministako kidea izango dira saioan, besteak beste.
Gaur, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, gai hori jorratuko dute ETB2ko "El Dilema" saioan. Hainbat ikuspuntutik helduko diote gaiari: erakundeak (Emakumeak eta Ertzaintza), justizia, talde feministak, eta genero indarkeriaren alorrean lan egiten duten elkarteak.
Gainera, Juan Carlos Etxeberriak aurkeztu eta zuzentzen duen saioan Emakunderen Gizonduz programaren berri emango dute. Ekimen berritzaile honek berdintasuna sustatzen du, eta Frantziako eta Espainiako legeek emakumeen kontrako indarkeria alorrean dituzten ezberdintasunak aztertzen ditu.
Honako hauek izango dira saioan: Izaskun Landaia Emakunderen zuzendaria; Ertzaintzaren Herritarren Segurtasuneko Iñaki Elexalde; Juana Balmaseda abokatua; Begoña Muruaga Forum feministako kidea; Norma Vazquez psikologoa; eta Inmaculada Garate fiskala.
"El Dilema", gaur gauean, 23:30ean, ETB2n.