telebista
ETB1en
Legebiltzarreko ekitaldia zuzenean, Euskararen Nazioarteko Egunean
A.H.
EITB
Horrez gain, gonbidatu bereziak izango dituzte: Andres Urrutia 'Egun On Euskadi'n, Patxi Baztarrika 'Airean'en eta Paul Bilbao 'Azpimarra+' saioan.
Euskararen Nazioarteko Egunean, Eusko Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak antolatu duten ekitaldi bereziarekin bat egingo du zuzenean ETB1ek, 11:00etatik aurrera. Linguae Vasconum Primitiae euskaraz ezagutzen den lehenengo liburuaren azkeneko edizioa aurkeztuko dute, eta hamabi hizkuntzatan irakurriko dituzte liburuaren pasarte batzuk. Ekitaldian, besteak beste, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak, Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidenteak eta Xabier Kintana euskararen akademiako idazkari eta edizio berri honen arduradunak hartuko dute parte.
Andres Urrutia 'Egun On Euskadi'n
Ekitaldiaren zuzeneko emanaldiaren aurretik, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Andres Urrutia elkarrizketatuko du 'Egun On Euskadi' albistegian. Horrez gain, saioan egun-eguneko gaien inguruan arituko dira solasean Duñike Agirrezabalaga, Elena Martinez de Madina eta Ludger Mess kolaboratzaileekin.
Patxi Baztarrika, 'Airean' magazinean
Arratsaldean, Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordea hartuko du Jaime Otamendik 'Airean'eko platoan.
Paul Bilbao, 'Azpimarra+' saioan
Gaueko 'Azpimarra+' albistegian, 23:10ean, Paul Bilbao Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusiarekin izango da Maddalen Iriarte. Horrez gain, Ainhoa Larrañaga, Eguzki Urteaga eta Jose Luis Lizundia izango dituzte solaskide eguneko gaien inguruan, eta Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituek ekonomia gaiak aztertuko dituzte.