Itxi

telebista

22:55ean

Gaur egungo euskararen egoera, 'Euskara Jendea' saioan

A.H.

EITB

XX. mendeko bigarren erdialdeko aurrerakuntzak eta azken urteetako gizarte eta kultura aldaketak aztertuko dituzte.

  • Jose Angel Irigaray.

    Jose Angel Irigaray.

Gaur gauean, 'Euskara Jendea' dokumental sailaren azken atala eskainiko du ETB1ek 22:55ean. Azken hamarkadetan euskarak izan duen egoera aztertuko dute, gaur egunera arte.

Euskararen pizkunde aroa Espainiako Gerra Zibilak moztu zuen 1936an, baina indarrez berpiztu zen 60ko hamarkadan. Izugarrizko lana egin zuten mendearen azken erdian: kulturari bultzada handia eman, hizkuntza batua sortu, irakaskuntzaren oinarriak ezarri, eta hedabide berriak sortu.

Azken urteotan, euskarak lurralde eta funtzioak galdu ditu Ipar Euskal Herrian; Hegoaldean, ordea, irabazi egin ditu. Bestalde, gaur egun, inoiz ez bezala, euskaldun gehienak hirietan bizi dira.

Hala ere, euskaldunak minorizaturik jarraitzen dute: familia transmisioak zailtasunak ditu, hainbat tokitan euskara ez da ofiziala eta, ofiziala den tokietan, ez dago erdal hizkuntzen pare. Euskara bizirik ailegatu da XXI. mendera. Hemendik aurrera, baina, erronka berriak ditu aurretik.

Asteazkeneko atalean parte hartuko duten adituen artean, Jose Angel Irigaray, idazle eta kulturgilea; Jon Sarasua, kulturgilea eta irakaslea; Amaia Aire, irakasle eta abeslaria; eta Iratxe Esnaola, informatika-ingeniaria eta PuntuEus elkarteko kidea.

'Euskara Jendea', 22:55ean, ETB1en.