telebista
Gabon Gaua
'Gambón, Buenas Noches', Oscar Terolen saioa, gaur gauean, ETB2n
EITB
Bilbo
Oscar Terolek Maribel Salas, Asier Hormaza eta Santi Ugalderen laguntza edukiko du eta bizi garen gizarte hontan egunerokotasunean gertatzen zaizkigun egoerak umorez erakutsiko dira.
-
Gambón, Buenas Noches
Gaur gauean, umorea izango da nagusi ETB2n, Gambón, Buenas Noches saioaren eskutik. Gabon gauean ohitura den bezala, Oscar Terol eta haren kolaboratzaileek familia guztia barrez jartzeko moduko umorezko sketchak eskainiko ditu.
Orio produkzioak ekoiztetxeak Miramongo egoitzan ekoitziriko saio horretan, Oscar Terol aurkezleaz gain, Maribel Salas, Asier Hormaza eta Santi Ugalde aktorean ikusiko ditugu.
Gambón, Buenas Noches umore saioak aurten izan diren albisteen errepaso ironikoa egingo du. Ekonomiak eta politikak utzi dituzten albo-kalteak izango dira gai nagusiak. Gainera, pertsonaia arraroak eta egoera ezohikoak agertuko dira, betiere, ikuslea barre algaran murgiltzeko asmoz.