telebista
22:00etan
'El increible Hulk' filma, gaur gauean ETB2n
I.Z
Bilbo
Pelikula honen zuzendaria Louis Leterrier da, eta Transporter 2, Furia de Titanes eta Ahora me ves film ezagunen egilea, hain zuzen ere.
-
El increible Hulk
Edward Norton protagonista den El increíble Hulk filma gaur gauean izango dugu ikusgai, 22:00etan, ETB2n.
Bruce Banner (Edward Norton) zientzilaria munduan zehar dabil antidoto baten bila, 'alter egoa'z libratu nahi baitu. Brasilera joango da, freskagarri fabrika batean lan egiteko. Arte martzialak eta arnasketa teknika berriak ikasten hasiko da, baita sentimenduak kontrolpean nola eduki ere. Horrela, bost hilabetean ez da Hulk munstroa bihurtuko.
Armada amerikarra atzetik dabilkion arren, maite duen Betty Ross (Liv Tyler) emakumea ezin du burutik kendu. Hori dela eta, Ameriketako Estatu Batuetara bueltatzea erabakiko du Bannerrek.
KGBko agente batek, Emil Blonskyk (Tim Roth), erradiazio dosi handia sartuko du gorputzean, Hulkek jaso zuenaren oso antzekoa. Munstro bilakatuko da, eta Hulk hiltzera abiatuko da. Ondorioz, Nueva York hirian, bi munstroen arteko borroka izango da, sekula ikus gabeko modukoa.