Itxi

telebista

22:15ean

'La Noche de… Salt', gaur gauean, ETB2n

A.H.

EITB

'La Noche de…' saioan Salt filma emitituko da, Phillip Joyce zine zuzendariaren pelikula.

Gaur gauean, 'La Noche de...' ETB2ko saioak Salt filma emango du. Felix Linaresek aurkeztutako saioak filmaren grabazioko xehetasunak eta aktore nagusiei buruzko bitxikeriak kontatuko dizkigu.

Phillip Joycek zuzendutako akziozko filma da, eta Angelina Jolie aktorea da protagonista. Evelyn Salt (Angelina Jolie) CIAko agentea da, eta kasu horietan normala den moduan, bere herrialdearen aldeko juramentua egin du. Orain, sinatutako leialtasun hori erakutsi beharko du, desertore batek (Daniel Olbrychski) espia errusiarra dela zabaldu baitu.

Salten senarra, Mike (August Diehl), non dagoen ez jakiteak arduratuta utziko du Evelyn, eta ihes egingo du. Gainera, CIAko eta FBIko agenteak bila hasiko zaizkio, eta hainbat urtetan  hartutako abilezia eta esperientzia guztia beharko ditu bizirik ateratzeko.

Bestetik, benetako identitatea zein den jakiteko borrokan murgilduta jarraituko du.

'La Noche de... Salt', 22:15ean, ETB2n.