telebista
Astearteko audientzia
ETB2ko 'Salt' filma audientzia buru izan zen ordutegi nagusian
A.H.
EITB
Salt ETB2k eskainitako pelikularik ikusiena izan da 2011ko ekainetik aurrera: 355.000 ikus-entzulek egin zuten bat emanaldiarekin uneren batean.
-
Angelina Jolie en 'Salt'
Salt pelikula astearteko ordutegi nagusian audientzia buru izan zen, % 18,1eko audientzia zatiarekin. 'La Noche de…' saioak eskaini zuen Angelina Jolie protagonista duen pelikula. Halaber, 2011ko ekainetik aurrera ETB2k eskaini duen pelikularik ikusiena izan zen. 355.000 ikus-entzulek egin zuten bat filmaren emanaldiarekin uneren batean, Euskadin eta eragin eremuan.
Filma eskaini aurretik Felix Linaresek aurkezten duen saioak, bestalde, pelikularen ekoizpenaren inguruko hainbat datu eman zituen, eta audientziaren harrera oso ona izan zuen. Saioak % 13,3ko audientzia zatia lortu zuen, eta 311.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.