telebista
Audientzia
'Sukaldari' saioaren estreinaldi bikaina
A.E.
EiTB
449.000 ikus-entzulek egin zuten bat Itziar Atienzak aurkeztutako saioaren estreinaldiarekin.
-
Sei lehiakideak
ETB2ko 'Sukaldari' lehiaketa arrakastatsu estreinatu zen atzo asteazkenez. Itziar Atienzak aurkeztu eta Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariek parte hartzen duten sukaldaritza lehiaketak %11,2ko audientzia izan zuen eta, bataz beste 98.000 ikus-entzule Euskadin eta eragin esparruan. Halaber, sei lehiakideak sukaldean nola moldaltzen ziren ikusteko 449.000 ikus-entzulek egin zuten bat uneren batean saioarekin.
Ramon Roteta eta Ander Gonzalez maisu gisa ari dira programan. Probak gainditzeko gakoak diren arauak azalduko dizkiete. Sukaldari hauen lana izango da, halaber, lehiakideak eta hauek prestatutako jakiak epaitzea.