Itxi

telebista

22:15ean

'Salidos de cuentas' komediaren estreinaldia, 'La Noche De' saioan

A.H.

EITB

Gaurko saioak, gainera, Jennifer Lawrence aktorearen ibilbidea aztertuko du, 2014ko Oscar sarietara izendatutako aktoreen ohiko errepasoarekin ekiteko.

'La Noche de...' saioak Salidos de cuentas komedia estreinatuko du telebistan gaur gauean. Robert Downey Jr eta Zach Galifianakis aktoreak dira filmeko protagonistak, eta erlojuaren kontrako bidaia zoroa egingo dute AEBetan barrena, lehenaren semearen jaiotzarako garaiz heldu nahian. 'La Noche de...' saioak grabazioko xehetasunak eta aktorei buruzko sekretuak kontatuko dizkigu asteartean, 22.15ean, ETB2n

Bestalde, Jennifer Lawrence ere izango du ardatz Felix Linaresek. 2014ko Oscar sarietan bigarren mailako emakumezko aktore onena izateko hautagaia da, eta haren ibilbidea erakutsita, zinemaren munduko sari garrantzitsuenetarako izendatutako aktoreen errepasoa egiteari ekingo dio saioak.

Gainera, barrez lehertzeko aukera ere izango da, Ameriketako cowboyen telesail zahar batean erakutsi zituzten euskal artzainen ustezko ohiturak ikusita. Los vascos conquistan Hollywood atalean azalduko dizkigute zenbait adibide.

Azkenik, Johnny Weissmullerren, 'Tarzan' ezagunenaren, heriotzaren 30. urteurrena aitzakia gisa hartuta, aste honetako programan, haren bizitzako hainbat bitxikeria ezagutaraziko dizkigute. Egia al da benetan 'Tarzan' zela uste zuela hil zenean? Olinpiar Jokoetan txapeldun izan al zen aktore izan aurretik? Eta egia al da Fidel Castro garaitu zuela? Galdera horiei guztiei erantzuna emango die  Archivos secretos de La Noche de atalak. 

'La Noche de... Salidos de cuentas', gaur, 22:15ean, ETB2n.