telebista
Elkarrizketa
Nanoteknologiaz, gaurko 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB hoy'n
A.H.
EITB
Vanessa Sanchezek Eunate Aguirre bodyboarder-a elkarrizketatuko du.
Jose Maria Pitaker CIC nanoGUNEko zuzendari nagusia elkarrizketatuko dute gaur 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan, ikerketa zentroaren sorreraren bosgarren urteurrenean. Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa ETB1en, eta Ludger Mees, Mikel Arana eta Felix Iriarte solaskideak izango dira saioan.
ETB2n, Olaia Urtiagak nanoteknologiaren nondik norakoez eta zentroaren ibilbideaz galdetuko dio, eta ondoren, Silvia Intxaurrondok gidatutako analisi eta solasaldirako tartan, eguneko albiste nabarmenenak aztertuko dituzte.
Eunate Aguirre, 'Entrada Libre'n
Vanessa Sanchezek, bere aldetik, Eunate Aguirre bodyboarde-ra hartuko du gonbidatu 'Entrada Libre' saioan. Arrakasta handiko ibilbidearen ondoren, erretiratzea erabaki du eliteko kirolariak.