Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

telebista

Audientzia

'Euskadi Movie'ren umorearen arrakasta, ordutegi nagusian

A.H.

EITB

"Euskadi Movie" saioak %10,5eko zatia eta 214.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.

ETB2ko 'Euskadi Movie' saioren atal berriak arrakasta handia izan zuen osteguneko estreinaldian, %10,5eko audientzia zatia eskuratuz ordutegi nagusian. 'Vaya Semanita' taldearen eskutik, egun-eguneko gai eta pertsonaiak izan ziren saioaren funtsa, umorearen ildotik. Javier Garcia de Vicuñak zuzendutako saioak 214.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Ondoren emititu zen Iker Galartzaren saio bereziak ere harrera ona izan zuen Euskadin. Aktore gipuzkoarraren ibilbideko esketx onenen bildumak %10,6ko audientzia lortu zuen. 210.000 ikus-entzulek egin zuten bat saiorekin emanaldiaren uneren batean Euskadin eta eragin eremuan.