telebista
Aurrerapena
David Secok tentsioa areagotuko du; Kortak eta Juanitok, izendatu
Guaranien bilera izango dute Coatiek eta badirudi David Secok ez duela jokabide onena erakutsi Karai Mirien laguntza izan dezaten. Kortak eta Juanitok, ostera, taldeko bigarrena nominatuko dute.
Caciquearekin duen tirabira horretan, David Secok are eta gehiago tenkatuko du soka eta hori ez da guaranien kanpamentuak aurrera egiteko bidea, guztiz kontrakoa baino. Halaber, guaranien bilera izango dute Coatiek eta botoa ematerakoan nola jokatuko duten ez dago argi. Pily izendatzea erraza izan zen, inorekin ez zelako ondo konpontzen, baina orain bakoitzaren iritzia plazaratzeko ordua iritsi da.
Kortak eta Juanitok taldeko bigarrena nominatuko dute
Kapitain biek hartuko duten erabakia ere ez dago argi. Indartsuen eta ahulen estrategiari eutsiko diote?, taldeak Amaia izendatzeak euren erabakia baldintzatuko dute edo harritu egingo gaituzte beste behin?
Bien bitartean, oihana zein erosoa izan daitekeen ezin sinistuta daude Manu Maritxalar eta bere Yacareak.
‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioaren laugarren atala gaur itxiko da, ‘Eguraldia’ tartearen ondoren hasita, ETB2n.