telebista
Zortzigarren atala
Irantzuk abentura utzi du Ikerren aurkako dueluan garbi jokatuta
Koatien taldeko abenturazaleak garbi jokatu zuen Ikerren aurkako dueluan, eroritako banderatxoa bueltatu egin baitzion. Kortak eta Juanitok, bestalde, jaguareteen taldea osorik dute.
Irantzuk zuzen jokatuta eta bere usteei eutsita utzi du ‘El Conquistador del Fin del Mundo 10’ abentura saioa; izan ere, bere aurka jokatuko zuena Iker izatea erabaki zuen, Amaiak aurrera egin ahal izateko eta, hortaz, abentura saioa irabazi ahal izateko emakume bat gehiago utzita jokoan.
Halaber, Ikerren aurkako dueluan maila ona erakutsi eta garbi jokatu zuen, jaguareteari eroritako banderatxoa bueltan eman baitzion; kasta, lehen minututik azkeneraino. Ez zuten maila bera erakutsi, ordea, ez koatiek guaranien bileran, ezta Kortak eta Juanitok jaguareteen kanpamentuan ere.
Koatien hiru nominatuak
Irtenbide errazena zela pentsatuta, koatiek ez zuten lan handirik hartu, eta Karai Mirik berak erabakitzeko hiru izen eman zizkioten: Xarpas, Irantzu eta Ari. Kazikeak, baina, garbi jokatze aldera, honako joko hau proposatu zien: mutilak ehizatzeko tranpak egitea. Irantzuk egin zuen okerren, eta, ondorioz, berak jokatu zuen duelua Ikerren aurka; lehenago, baina, David Secori gauzak argi utzi zizkion guaraniekin erakutsi zuen jarreragatik.
Korta eta Juanito taldekide guztiekin
Kortak eta Juanitok ez zuten horrenbesteko lanik hartu, eta justuak izatea alde batera utzi zuten. Beraien zerrenda propio horretan, Iker aukeratu zuten Amaiarekin batera joateko. Azkenean, gainera, emaitza ona izan zuen estrategia horrek; izan ere, laugarren atalaren amaieran koatiek zein jakareek bina taldekide galdu dituzte; Kortak eta Juanitok, ostera, taldekide guztiak dituzte.