telebista
Gaur
Berasaluze II-Albisu / Irujo-Barriola, zuzenean, ETB1 eta eitb.com-en
A.A.
EiTB
Eguerdian Emakumeen Ligako Real Sociedad-Sporting Huelva izango da ikusgai.
Futbola eta pilota izango dira ETB1en kirol eskaintza nagusiak gaur. Horrez gain, herri kirolen tartea zabalduko da eta futbol laburpenak eskainiko dira.
12:00etan, Emakumeen Ligako Real Sociedad-Sporting Huelva neurketa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.com-ek, zuzenean, Zubietatik. Xabier Anduezak, Juanan Larrañagak eta Joseba Urkiolak egingo dute zuzeneko kontakizuna
16:00etan, ohi denez, herri kirolak izango dira ikusgai. Iragan urtarrilaren 25an Hendaian jokatutako Euskadiko ingude altxatze txapelketan gertaturikoak bilduko ditu Koldo Aldalurrek Joxe Lapazaran aditua lagun duela.
17:00etan pilotaren txanda izango da. Bizkaia pilotalekuko jaialdia hiru partidak osatuko dute: Aritz Lasa-Rezusta / Jaunarena-Larrinaga, Berasaluze II-Albisu / Irujo-Barriola eta Rico IV-Larunbe / Mendizabal III-Tolosa. Atarikoa eta partida nagusia, bibitako txapelketari dagokiona, ETB1en emango dira, eta hirugarrena ETBKn. Gainera, emanaldi osoa eitb.com bidez jarraitu ahal izango da. Ohi denez, Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.
Bestalde, ETBKn, 20:25ean, Munduko Pala Txapelketako hirugarren eta laugarren posturako partida izango da ikusgai: Gaubeka-Garcia. Iñigo Aiestaranek eta Iñaki Oiartzabalek egingo dute kontaketa.
Amaitzeko, Mikel Olazabalek gidatutako 'Gol Festa' saioan futbol jardunaldiaren azterketa egingo dute 19:30etik aurrera ETB1en. Lehen zatian, Osasuna-Getafe partidari eskainiko diote arreta berezia, eta bigarren zatian, Real Sociedad-Levante neurketari.