Itxi

telebista

Umorea, ETB2n

Juanito Oiarzabal 'Euskadi Movie'n, gaur gauean

J.B.

EiTB

Gaur gauean 'Euskadi Movie' umorezko saioko atal berri bat eskainiko du ETB2k. Juanito Oiarzabal eta Gallardon ministroa izango dira pertsonaia berriak.

  • Juanito Oiarzabal, 'Euskadi Movie'n.

    Juanito Oiarzabal, 'Euskadi Movie'n.

Guar gauean 'Euskadi Movie' umorezko saioko beste atal bat eskainiko du ETB2k, 22:15etik aurrera. Atal berri honetan, Alberto Ruiz Gallardon eta Juanito Oiarzabal izango dira pertsonaia nagusiak. Justizia ministroak Alien filmean ikusiko dugu, alienaren bizitza eskubidea defendatzen. Gainera, kirol berri bat modan jarriko da: Loiuko aireportuan haizearekin lurreratzea. Juanito Oiarzabalek zerbitzu berri bat sortuko du: Oiarzabal Igogailua, Sherpa baten bizkar gainean igo zaitez zure etxera.

'Euskadi Movie' gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.