telebista
22:30ean
'Egunsentiaren Kantak' emanaldi berezia, gaur, ETB1en
A.A.
EiTB
Iragan urtarrilaren 26an Donostiako Victoria Eugenia antzokian grabatu zen kantaldia. Pier Paul Berzaitz, Erramun Martikorena, Magali Zubillaga eta Estitxu Pinatxo abeslariek parte hartu zuten.
'Egunsentiaren Kantak' emanaldiaz gozatzeko parada izango da gaur gauean ETB1en, 22:30ean. Pasa den urtarrilaren 26an Donostiako Victoria Eugenia antzokian grabatutako kantaldian Pier Paul Berzaitz, Erramun Martikorena, Magali Zubillaga eta Estitxu Pinatxo abeslariek hartuko dute parte. Joxan Goikoetxea, Alan Griffin, Iosune Marin eta Oriol Flores musikariak izango dituzte lagun.
Bakarka zein bikoteak osatuz, 20 kanta baino gehiago abestuko dituzte, tartean, 'Balada para Gabriela', 'Geroa esperantzaz beterik', 'Elur egin du', 'Hiri maiteak', 'Imanol Larzabal laguna zenari', 'Eternitatea', 'Euskal Herri maitea' eta 'Baratze bat'.