telebista
Gaur
Banpirismo ariketa, kanibalen proba beldurgarrian
Gaur, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioan, kapitainek odola ahoz aho pasatu beharko diete taldekideei, txerriari kosk egin ahal izateko.
Larunbatean, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioan, kapitainek taldekideei ahoz aho pasatu beharko diete odola, litro bat lortu arte. Litroa eskuratzen dutenean, txerriari hozka egin ahalko diete.
Trebetasun ariketa izango da, soka bati lotuta egongo baitira, baina estrategia ere erabili beharko dute, ahalik eta denbora tarte txikienean odol kopuru zehatza kalkulatu beharko baitute. Bestalde, indarra ere ezinbestekoa izango zaie kapitaina garraiatzeko. Kanibalismoa eta banpirismoa, Misionesko oihanean.
Une honetan, talde batek ere ezin dio muzin egin proba horri. Jaguareteak oso kaltetuta daude, ezustean Txurru galdu eta gero. Koatiek edozer egingo lukete txiripa kendu ahal izateko, eta Jakareak, aldiz, ez daude prest aberatsen luxuz inguratuta bizi ostean beste bi kanpamentuetara joateko.
Larunbat gauean ez galdu odolez, izerdiz, eta malkoz blai egongo den immunitate jokoa.

