Itxi

telebista

23:25ean

Nafarroako egoera politikoa aztertuko dute gaurko 'El Dilema' saioan

Victor Goñi, Javier Lorente, Juan Kruz Lakasta, Alberto Ayala, Pascual Tandurri eta Joxerra Senar izango dira iritzi-emaileak. 'El Dilema', gaur,  23:25ean, ETB2n.

Nafarroako egoera politikoa aztertuko du 'El Dilema' analisi eta iritzi saioak gaur gauean, 23:25etik aurrera. Juan Carlos Etxeberriak gidatuko du saioa eta honako hauek izango dira iritzi-emaileak: Victor Goñi, Diario de Noticias egunkariko zuzendariordea; Javier Lorente, El País egunkariko kazetaria; Carlos Vilches, soziologoa; Juan Kruz Lakasta, Euskalerria Irratiako kazetaria; Alberto Ayala, El Correo egunkariko zuzendariordea; Pascual Tandurri, Historia irakaslea,  eta Joxerra Senar, Berria egunkariko kazetaria. Halaber, Cesar Oroz marrazkilari eta umorista grafikoari elkarrizketa egingo diote.

Ez ezazu galdu 'El Dilema' saioa, gaur gauean, 23:25ean, ETB2n.