telebista
Gaur
Pedro Esnaolari elkarrizketa, ETBko goizeko albistegietan
A.A.
EiTB
'Entrada Libre' saioan, berriz, Carmen Amoraga idazlea hartuko dute gonbidatu.
-
Pedro Esnaola
Gaur, Pedro Esnaola Gipuzkoako Bazkundeko presidentea etorriko da ETBko goizeko albistegietako elkarrizketaren tartera. Kanpo komertzioa eta internazionalizazioa jorratu dituzte batik bat Esnaolarekin.
ETB1en, goizeko zortzietan hasiko da Estepan Aldamiz-Etxebarriak eta Olaiak Urtiagak gidatzen duten 'Egun On Euskadi' saioa. Bertan, eguneko albisteen kontakizuna ere egingo dute. Halaber, solas-mahaia zabalduko dute Maribi Ugarteburu, Itxaso Atutxa, Idoia Mendia eta Laura Garrido lagun dituztela.
ETB2n, 11:45ean izango da ikusgai Olaia Urtiagak Esnaolari eginiko elkarrizketa, 'ETB Hoy' saioan. Ondoren, Silvia Intxaurrondok hartuko du lekukoa Miramondik, aktualitatearen azterketa egiteko.
Carmen Amoragaren azken eleberria
Vanessa Sanchezek gidatzen duen 'Entrada Libre' saioan Carmen Amoraga idazlea izango da protagonista, 11:15ean, ETB2n. Nadal sariarekin nabarmendu duten La vida era eso obra aurkeztera etorriko da. Zazpigarren eleberria du Amoragak. Egiazko gertaerak oinarri hartuta, emakume baten historia hunkigarria kontatzen du sare sozialen bitartez.