telebista
Ostegunean
Begoña Garamendi Hezkuntza Berrikuntza zuzendaria, ETBn
A.A.
EiTB
'Entrada Libre' saioan Ana Ibarra eta Itxaro Mentxaka mezzosopranoak hartuko dituzte.
Begoña Garamendi Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntzako zuzendaria elkarrizketatuko dute gaurko 'Egun On Euskadi' (ETB1, 08:00) eta 'ETB Hoy' (ETB2, 11:45) albistegietan. Gaur legebiltzarrean aurkeztuko dituzten PISA datuen balorazioa egiteko eskatuko diote gonbidatuari. Bestalde, orain hiru hilabete martxan jarritako Hezkidetza plana ere mintzagai izango dute, emakume eta gizonen arteko berdintasuna helburu duena.
Bestalde, ETB1eko saioko solas-mahaian, Garbiñe Biurrunek, Eneko Goiak eta Duñike Agirrezabalagak aktualitatearen errepasoa egingo dute Estepan Aldamiz-Etxebarriarekin.
Ana Ibarra eta Itxaro Mentxaka mezzosopranoekin solasaldia
ETB2n, 11:15etik aurrera ikusgai den 'Entrada Libre' saioan, Ana Ibarra eta Itxaro Mentxaka mezzosopranoak hartuko ditu gonbidatu Vanessa Sanchezek. OLBEko (Operaren Lagunen Bilboko Elkartea) denboraldiaren barruan, Opera Berri sailean, Carmen opera antzezten ari dira biak. Ana Ibarrak Carmen protagonista dugu eta Itxaro Mentxakak Mercedesen rola betetzen du.