telebista
22:15ean, ETB1en
ETAren desarmea aztergai, gaurko 'Debatea' saioan
A.A.
EiTB
Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak ostiralean egingo duen agerraldia izango dute abiapuntu.
Ram Manikkalingamek zuzentzen duen Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordea Euskal Herrira iritsi berria da. Ostiralean Bilbon egingo duten agerraldia abiapuntu hartuta, ETAren desarmeaz luze eta zabal mintzatuko dira aste honetako 'Debatea' saioan. Xabier Usabiagak gidatutako eztabaida tartea 22:15ean hasiko da ETB1en.
Egiaztatzaileen bisitak ikusmin handia piztu du Euskal Herrian ez ezik, Espainiako Estatuan eta atzerrian ere. Desarmearekin lotutako ETAren keinuren bat iragarriko al dute? Zer nolako keinua izango da? ETAk zenbait armategiren kokalekua jakinaraziko du? Galdera horiek erantzuten saiatuko dira ostegun honetan 'Debatea' saioko solaskideak.
Ez galdu 'Debatea', gaur gauean, 22:15ean, ETB1en.