telebista
22:30ean
'Modan murgilduta Nago', gaur, ETB1en
A.A.
EiTB
Euskal Herrian moda munduak bizi duen egoera ezagutuko dute.

Modaz bizi al daiteke Euskal Herrian? Lanbide horretan murgildu nahi duenak gure mugetatik kanpora joan behar al du? Moda munduan diharduten hainbat lagun ezagutzeko aukera izango dugu ETB1eko 'Nago' saioa, gaur, 22:30ean.
Iraia Oiartzabal diseinatzaile gazteak bere goi joskintzako tailerra zabaltzeko apustua egin zuen. Joseba Lizarraldek 10 urte daramatza bikiniak diseinatzen eta saltzen bere Donostiako dendan. Ivan Crespo moda argazkilaria da, eta Ane eta Adriana modeloak. Donostiako jantzigintza eskolan ere sartuko da Nagore, eta bertan, Esti irakaslearekin eta Libe eta Eneko ikasleekin egoteko aukera izango du.
Krisiak itotzen gaituen bolada honetan, hain espezifikoa den mundu horren egoera nolakoa den jakingo dugu. Eta nola ez, Nagorek modaz bizi daitekeen galdetuko die, edo gure zonalde geografikoa lanbide honetarako oztopoa den ala ez, besteak beste.
Igandean galdera hauen erantzunak ezagutuko ditugu Nagore Aranbururen eskutik, ETB1en, gaueko 22:30etatik aurrera.