telebista
21:30ean
'Haur Trukea' filma, gaur ETB1en
Clint Eastwoodek zuzendutako eta Angelina Jolie aktorea protagonista duen filma, gaur, 21:30ean, ETB1en.
ETB1ek 'Haur Trukea’ filma eskainiko du gaur, 21:30ean. Pelikulak Christine Collins emakumeak desagertutako semea aurkitzeko amesgaiztoa kontatzen du.
Clint Eastwood maisuak zuzendutako lana benetako istorio batean oinarrituta dago. Christine Collinsen semea desagertu eta hilabete batzuetara, Poliziak haurra aurkitu duela iragartzen dio. Hala ere, ikusi bezain laster, Christine konturatu egiten da haur hori ez dela bere semea, eta bilaketarekin jarraitzeko eskatzen du. Erotzat hartuta, egia esaten ari dela erakutsi beharko du.
Lan honek Angelina Jolie, John Malkovich eta Jeffrey Donovan aktoreak ditu protagonista, eta Oscar sarietarako hiru izendapen jaso zituen.
‘Haur Trukea’ filma, gaur 21:30ean, ETB1en.

