telebista
Gaur
EiTBko aurkezleak puenting eta paraxutean, 'Txikon Xtreme' saioan
A.E.
EiTB
Sara Gandara, Asier Hormaza eta Oihan Vega izango ditu lagun Alexek saioren azken atalean.
Gaur, 'Txikon Xtreme' saioaren azken atalean, Sara Gandara, Asier Hormaza eta Oihan Vega Alexekin puenting egitera animatuko dira. Atxazpiko zubian puenting egitera eramango ditu, eta gero asteburu pasa Madril eta Toledo ingurura. Bertan, 400 metrotik eta hegazkin batetik paraxutean salto egiteko aukera emango die. Bidean, gainera, munduko tablau flamenkorik ospetsuenean dantza egingo dute.
Aurretik, Alex lur azpira sartuko da, lur azpiko mundua ezagutzeko aukera emango du. Diman dagoen Barronbarro kobazulora sartuko da, eta kobak daukan punturik sakonenera helduko da. Lur azpia ikusteko aukera izango dugu atal honetan.
Gaur, 22:45ean, emango da 'Txikon Xtreme' ETB1en.