Itxi

telebista

Bigarren fasea

Sei lehiakide berri, asteazkenean, 'Sukaldari'n

Asteazkenetik aurrera, sukalderako grina handia duten sei lagun berri arituko dira Itziar Atienzak aurkezten duen sukaldaritza lehiaketa honen bigarren fasean.

  • Sei lehiakide berriak

    Sei lehiakide berriak

'Sukaldari' saioko bigarren fasea hasiko da asteazkenean, 22:15etik aurrera, ETB2n. Sei lehiakide berri izango dira bigarren faseko protagonistak: Afrika, Aitor, Ana, Anane, Gorka eta Javi.

Afrika 49 urteko gasteiztarra da, eta izaera gogorra omen du. Sari asko irabazi dituen Gasteizko Kukubarre sukaldaritza elkarteko kidea da, eta, arrakasta izaten ohituta egonda, zorte berdina izango ote du 'Sukaldari'n?

Aitor (36 urte) Urduñakoa da. Bere txokoko sukaldari onenetakoa dela dio, eta orain proban jarri nahi du bere burua. Gizon lasaia ematen duen arren, "sukaldean oso urduria naiz".

Ana bilbotarra da eta 41 urte ditu. Gozogintzarako zaletasun handia du eta bere etxeko sukaldetik Basque Culinary Centerreko sukaldeetarako jauzia nolakoa izango den jakiteko irrikan omen dago. Anak dioenez, "bare dagoen itsasoaren itxura izan arren, denboralea etor liteke".

Anane 44 urteko hernaniarra oso irmoa da. Pentsatzen duena esaten ei du beti, eta bere bost aurkariek horretara ohitu beharko dute.

Gorkak 35 urte ditu, Oñatin bizi da eta bere lagun-taldeko sukaldaria da. Izaera isilaren azpian espiritu lehiakorra gordetzen du Gorkak: "Lehiatzea gustuko dut eta 'Sukaldari' saioa irabaztera noa".

Javi Laredoko 27 urteko bizilaguna da, eta bi zaletasun ditu: surfa eta sukaldaritza. Biak batu nahi ditu saioan; izan ere, "sukaldean aritzea olatu bat hartzearen modukoa da", horren esanetan.

Horrela, sei lehiakide berri hauetatik aterako da 'Sukaldari' saioko azken finalerako bigarren sailkatua.

'Sukaldari' saioko bigarren fase honetako sukaldari amateur berriak ezagutzeko hitzordua, asteazkenean izango da, 22:15ean, ETB2n.