telebista
Polizia-telesaila
'Lo que queda en el desván', gaur, ETB2n
I.A.
Euskal Telebistaren bigarren kateak BBCren Lo que queda en el desván (What Remains) polizia-telesaila eskainiko du gaur arratsaldean, 16:20tik aurrera.
Bikote batek emakume gazte baten gorpu momifikatua aurkituko du etxe berri batera aldatzean. Hori da Lo que queda en el desván (What Remains) telesailaren abiapuntua.
Melissa Youngena da aurkitutako gorpua: emakumeak 2 urte zeramatzan desagertuta, baina inork ere ez zuen bere desagerpena salatu. Len Harper detektibea Melissaren heriotza argitzen saiatuko da.
Ez galdu Lo que queda en el desván telesaila, gaur, 16:20tik aurrera, ETB2n.