Itxi

telebista

19. atala

Xarpas abenturatik kanpo, Iñigoren aurkako dueluan pareko ibili ostean

Sekulako ausardia erakutsi zuten lehiakide biek dueluan eta David Secori bera nominatu izana aurpegiratu gabe alde egin zuen Xarpasek. Eneko eta Leon, bestalde, oso ondo hasi dira Jaguareteen taldean.

Xarpas oriotarra da abenturatik kanpo gelditu den azkena, Iñigoren aurka dueluan lehiatuta. Oso parekoa izan zen borroka. Zarauztarrak oso azkar aurkitu zuen banderatxoa, eta horixe izan zen irabazteko gakoa. Izan ere, Xarpas izan zen jakarea harrapatu eta kaiolan sartu zuen lehena. Sekulako ausardia erakutsi zuten lehiakide bidek dueluan, eta ez ziren kikildu, begiak zapi batekin estalita izan arren. Jakareek bere burua inguratuta ikusita, beraien senari jarraitu eta erasotzaileei indar guztiekin egin zioten aurre, borrokatik kanpo uzten saiatzeko. Zorionez, ez zen ezbeharrik ez haginkadarik izan eta Iñigo osorik heldu zen kanpamentura.

David Secori bera nominatu izana aurpegiratu gabe alde egin zuen Xarpasek saiotik. Bileraren ostean, Orioko entrenatzaileak argi utzi zuen bera ez zela Ari, Sarai edo bikiak baino ahulago sentitzen. Patxiren aurkako lehian erakutsi zuen Xarpasek taldeak berarekin edozertarako konta zezakeela. David, baina, ez zegoen erabat ziur, eta duelua jokatzeko hautatu zuen, hori egiteko izan zuen lehen aukeran.

David Secok Dianarengan konfiantza osoa dauka

Bestetik, duelua jokatzeko Diana ez aukeratzea ere harritzekoa izan zen, taldera heltzen azkena izan baita. Edo beldur handia diote (Iñigok hala onartu zuen) eta nahiago dute bere aurka ez jokatu duelua edo benetan uste dute indar handia eskaini dezakeela Immunitatearen Jokoetan. Kapitainak behintzat argi utzi du Dianarengan konfiantza osoa duela hurrengo erronketarako.

Eneko eta Leon, bestalde, oso ondo hasi dira Jaguareteen taldean. Jateko aukera izan dute, eta etorriko diren bileretan nominatzeko aukera moduan ikusten dituzte jada taldekideek. Juanitori ez dio graziarik egiten sari moduan lortzen duten jateko apurra bi horiekin banatu behar izateak.