Itxi

telebista

22:20ean

Lehiakide berri bat eta bi kanporatze, gaur gauean, 'Sukaldari'n

Bigarren faseko hirugarren kapitulua ikusi ahalko duzu gaur ETB2n, 22:20ean. Lehiakide berriaren sarrera ez dute ondo hartuko bigarren fasean hasieratik egon diren parte-hartzaileek.

  • Sukaldari. Argazkia: EiTB

    Sukaldari. Argazkia: EiTB

Tentsioa eta emozioa izango dira 'Sukaldari' saioko bigarren faseko hirugarren kapituluko osagaiak. Gorka Valdecantos errepeskatua izan zen kanporatua izan ostean, baina ez zuen asko iraun. Lehiakide berri baten sarrera eta bi kanporaketa izango ditugu ikusgai asteazkeneko saioan.

'Sukaldari'ko bigarren faseko hirugarren kapitulua Serafo lehiakide berriaren sarrerarekin hasiko da. Ehiza zaletua da, eta gogo biziz dator saiora. Baina, nola hartuko dute Seraforen sarrera hasieratik lehian ari diren parte-hartzaileek? Erantzuna argi dago; gaizki. Hotza izango da parte-hartzailleek Serafori egingo dioten harrera, eta lehiketako antolatzaileen aurka hitz egingo dute. Ez dute ulertuko hirugarren kapituluan sartzen den lehiakide batek, beraiek dituzten aukera berdinak izatea. Aitor oso kritikoa izango da saioarekin eta parte-hartzaileen bozeramalea izango da. Lehiakide berriaren sarrerak orain arte 'Sukaldari'n ikusi ez ditugun gauzak ekarriko dizkigu.

Eguneko lehen probaren planteamenduak ere polemika eragingo du lehiakideen artean. Biziraupenerako sukaldaritza edo erosketa egin ez dugun egun baten, etxean ditugun lau gauzekin sukaldatzea da ideia. Lehiakide bakoitzak pasta brazkiekin prestatu beharko du. Ezustekoa, proba hau galtzen duena zuzenean kanporatuta geratuko dela esaten dietenean hartuko dute. Lehiakideek ez dute erabki hau ondo hartuko eta saioarekin haserretuko dira.

Taldekako proba ere desbardina izango da. Talde bakoitzeko kapitainek soilik jasoko dituzte argibideak eta horrek tentsioa eragingo du. Taldeen antolakuntzak lehiakide bat baino gehiago egoera zailean jarriko du. Tolosako babarrunen krema eta eta salmoneteak gatzetan izango dira prestatu beharko dituzten platerak.

Azken proban saioan jarraitzea izango dute lehian parte-hartzaileek. Sagardotegiko menua sukaldatu beharko dute.

Gorka Txapartegi, Michelin izarra duen Hondarribiko Alameda jatetxeko jabea da, eta bera izango da lehiakideak ezustean harrapatuko dituena. Gorkak plater bat gehiago gehituko du probara eta lehiakideak gogotik saiatu beharko dira.