Itxi

telebista

Gaur

Laboral Kutxa-Armani Milan, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Tirreno-Adriatiko lasterketaren bigarren etaparekin bat egingo dute 14:30etik aurrera.

Gaur, Laboral Kutxa eta Armani Milan taldeen arteko norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.com-ek 21:00etatik aurrera. Euroligako Top 16 faseko hamargarren jardunaldiko partida da, eta Gasteizeko Buesa Arena pabiloian jokatuko da. Xabier de la Fuentek, Josean Aldalurrek eta Jokin Etxebarriak egingo dute kontakizuna.

ETBK kateak, bere aldetik, arratsaldeko 14:30etik aurrera bat egingo du zuzenean Tirreno-Adriatiko lasterketaren bigarren etaparekin. San Vincenzo eta Cascinaren arteko 173 kilometroko ibilbidea izango du, esprinterrentzat aproposa. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga izango dira emanaldiaren arduradunak, eta eitb.com-em ere izango da ikusgai.