Itxi

telebista

Gaur

EAJko Gorka Urtaranekin elkarrizketa, 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Bizkarrezur bifidodun gaixoek dituzten oztopo arkitektonikoez arituko dira 'Enrtada Libre'n.

  • Gorka Urtaran

    Gorka Urtaran

Gaur, Gorka Urtaran EAJko kidea elkarrizketatuko dute 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. Udal hauteskundeetarako Gasteizko hautagai izendatu berri dute, eta egun eguneko gai politikoez, eta bereziki, Arabako egunerokotasun politikoaz arituko da solasean.

ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa, eta horrez gain, Ludger Mees, Iker Bizkarguenaga eta Mikel Arana solaskideak izango dira saioan goizeko 08:00etatik aurrera.

ETB2n, Olaia Urtiagaren galderak erantzungo ditu gonbidatuak 11:45ean, eta ondoren, Silvia Intxaurrondok gidatutako analisi eta solasaldirako tarteak eguneko albiste nabarmenenak aztertuko ditu.

Bizkarrezur bifidoaz, 'Entrada Libre'n

Vanessa Sanchezek Julen Milla, bizkarrezur bifidodun gaixoa, elkarrizketatuko du 'Entrada Libre' saioan. Gaixotasunaren nondik norakoez eta gaixoen egunerokotasunaz arituko dira solasean, tartean, gainditu behar dituzten oztopo arkitektonikoez.