Itxi

telebista

19. atala

Eneko eta Leon ez dira horren erabakigarriak

Diana taldean sartzea nahikoa izan da Koatiek aro berriko lehen jokoa irabazteko. Kortak eta Juanitok, bestalde, itxurakeriak bazter utzi eta erabaki bat hartu beharko dute bileran.

Diana, Leon eta Eneko taldeetan sartuta, Koatien eta Jaguareteen indarrak uste baino parekatuago daude. Lehen begiratuan, bazirudien Jaguareteak abantaila izango zutela bi mutil jakareak euren taldean izanda; baina, Diana taldean sartzea nahikoa izan da Koatiek aro berriko lehen jokoa irabazteko.

Egia esateko, Txispyk egindako hanka sartzeak eta bi minutuko zigorrak ere ez die onik egin Korta eta Juanitoren taldeari, baina, beste ordu erdi gehiago izanda ere, Ander ez litzateke iritsiko saltoaren goiko aldera.

Gorriak guaranien kanpamentuan dira berriz

Iñigok emandako kolpeak egoera larrian utzi ditu Jaguareteak, ez taldea arriskuan dagoelako (Kortak eta Juanitok oraindik taldekide ugari dituzte), bileran itxurakeriak baztertu eta erabaki egin beharko dutelako baizik, hau da, hainbeste egunetako sufrimenduaren ondoren, ustezko adiskidetasunaren alde egin edo taldearentzat egokiena dena hautatu; erabaki horrek emango du zeresana taldean. Zer esanik ez guaranien kanpamentura bueltatzeari buruz, gorriek ia ahaztuta zuten bizipena, alegia.

Bestalde, David Seco txantxetan eta giro alaian dabil jokoa irabazi ondoren; barrutik, baina, beste kapitainek darabilten burutazio bera darabil: zenbat joko gelditzen dira oraindik?