Itxi

telebista

00:20an

Pisu astuneko boxeolariak, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Pisu astuneko bi borrokaldi bikain eta pisu arineko bat eskainiko ditu saioak.

Aste honetako 'Boxoe Izarrak' saioak hiru borrokaldi bikain eskainiko ditu. Hasteko, borrokaldirik galdu gabe dauden bi mutil ikusiko dituzte ikus-entzuleek aurrez-aurre: Bryant Jennings eta Aratur Szpilka. Jennings estatubatuarra da eta hamazazpi neurketa egin ditu. Szpilka poloniak hamasei borrokaldi egin ditu eta denetan nagusitu da.

Bigarren norgehiagoka pisu arinekoa izango da eta Felix Verdejo ezagutzeko aukera emango du. Londreseko joko olinpikoetan parte hartu zuen 20 urteko mutil honek erakustaldi bikainak egin ditu orain arte profesional mailan. Bere azken borrokaldia Lauro Alcantar mexikarraren aurka izan da.

Bukatzeko, berriro pisu astuneko bi boxeolari: Robert Helenius eta Michael Sprott. Heleniusek orain arteko borrokaldi guztiak irabazi ditu eta Sprott lau aldiz izan da Europako tituloaren jabe.

'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da 00:20tik aurrera.