telebista
Gaur
Olympiacos-Laboral Kutxa, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Binakako txapelketako Berasaluze II-Albisu / Xala-Zubieta partida eskainiko da Donostiako Atano III pilotalekutik zuzenean.
Olympiacos eta Laboral Kutxa taldeak izango dira aurrez aurre gaur Atenasen, Euroligako Top 16 faseko hamaikagarren jardunaldian. Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek egingo dute partidaren gaineko kontakizuna zuzenean, arratsaldeko 20:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.com-en.
Ondoren, 'ETB Kantxa' saioak Donostiako Atano III pilotalekuan jokatuko den jaialdiarekin bat egingo du zuzenean, 22:15ean. Hasteko, Aritz Lasa-Tolosa eta Jaunarena-Pascual bikoteek jokatuko dute atariko partida. Binakako txapelketako partidak, ordea, Berasaluze II-Albisu eta Xala-Zubieta bikoteak jarriko ditu aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Koldo Aldalur komentaristek egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna zuzenean ETB1en eta eitb.com-en.