telebista
22:15etik aurrera
'Ondine: La leyenda del mar', gaur, 'La Noche de... ' saioan
A.H.
EITB
Colin Farrell eta Alicja Bachleda protagonista dituen filmeko grabazioaren eta gainerako aktoreen zenbait bitxikeria kontatuko ditu saioak.
Gaur gauean, Ondine: La leyenda del mar filma estreinatuko da telebistan, ETB2ko 'La Noche de... ' saioan, hain zuzen ere. Neil Jordan zinegile irlandarrak zuzendu du filma eta Colin Farrell eta Alicja Bachleda aktoreak dira amodio istorio honen protagonistak. Filma grabatzen ari zirela, Colin Farrell eta Alicja Bachledaren arteko harremanak fikziotik errealitatera egin zuen salto. Amodio istorio handia izan zuten, eta horrela jaio zen Farrellen bigarren semea. Pelikulako grabazioaren eta bere protagonisten bizitza pribatuaren zenbait bitxikeria ere eskainiko dizkigu Felix Linaresek aurkezten duen saioak.
Gainera, Amerika kapitainaren film berriaren estreinaldia dela eta, 'La Noche de...' saioak Chris Evans aktorea hartuko du abiapuntu, eta filmean heroi honen papera egin ahal izateko bere gorputzak jasan zuen aldaketa erakustiko digu.
Amerika kapitaina filma oso nazionalista izateagatik kritikatu dute, baina kritikariak ere erratu egiten dira, eta astearte honetako saioan horren adibideak erakutsiko dizkigu saioak El crítico se equivocó atalean.
Bukatzeko, El arca de Noé filmak zenbait herrialde islamiarretan eragindako eztabaidaz arituko da 'La Noche de...' saioa.
Gaur, ez galdu Ondine: La leyenda del mar pelikula, 22:15 etik aurrera, ETB2n.