Itxi

telebista

Gaur

Olaizola II-Aretxabaleta / Xala-Zubieta, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Ucam Murcia-Laboral Kutxa Endesa Ligako emanaldia ere zuzenean egingo da.

Euskal Telebistak zuzeneko bi kirol emanaldi egingo ditu gaur: saskibaloia eta pilota. Txirrindularitzak, aizkolariek, palak eta afizionatu mailako pilotak osatuko dute eskaintza.

12:15ean hasiko da Endesa Ligako 26. jardunaldiari dagokion Ucam Murcia-Laboral Kutxa partidaren emankizuna ETB1en, Asier Arangurenen eta Josean Aldalurren kontakizunarekin.

'ETB Kantxa' saioa 17:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta 19:30ean ETBK Sat-era pasako da. Titin III-Cecilio / Julen Retegi-Merino II neurketak zabalduko du Atano III.eko jaialdia. Ondoren txapelketako neurketa jokatuko dute Olaizola II-Aretxabaleta eta Xala-Zubieta bikoteek. Azkenik, Mendizabal III-Tolosa eta Victor-Untoria izango dira nor baino nor gehiago. Xabier Euzkitzek,  Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak osatuko dute esatari taldea.

Zuzeneko bi emanaldiak eitb.com-en jarraitu ahal izango dira.

Ohi denez, pilotaren atarian, 16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko du ETB1ek. Bezperan Zegaman jokatutako aizkolarien banakako Eusko Label sariko kanporaketaren berri emango dute Koldo Aldalurrek eta Joxe Etxebestek.

Mikel Olazabalek gidatutako 'Gol Festa' saioa 19:30an hasiko da. Bertan, futbol jardunaldiaren errepaso zabala egingo dute.

Esku pilota, txirrindularitza eta pala, ETBKn

ETBK Sat-eko programazioaren barruan, lau kirol hitzordu ditugu:

12etan, Arrigorriagako Udaberri Txapelketako finalak, Iñigo Aiestaran eta Karmelo Ariznabarretarekin.

14:00etan, Miguel Indurain Sariaren laburpena, Fermin Aramendirekin.

20:15ean, palako munduko txapelketako ¾ posturako neurketa, Gaubeka-Larrinaga / Altadill-Ibargarai, Iñigo Aiestaran eta Iñigo Oiartzabalekin.

22:00etan, Errioxako Itzuliaren eta Balentziaga sariaren laburpena, Pedro Mari Goikoetxearekin.