Itxi

telebista

22:15ean

"Cristiada" filmaren estreinaldia, gaur, "La Noche de" saioan

Paul Walker aktorea omenduko dute saioan. Duela hil gutxi hil zen auto-istripu batean.

Cristiada filma estreinatuko du telebistan, gaur, "La Noche de..." saioak. 20ko hamarkadan Mexikon izandako Gerra Zibilean murgilduko gaitu pelikulak, bere protagonistaren ikuspuntutik. Benetan bizi izan zen euskal jatorriko jeneral mexikar bat da filmaren pertsonaia nagusia. Epikaz eta abenturaz beteta dago egiazko gertakarietan oinarrituta dagoen istorio hau. Andy Garcia, Oscar Isaac, Mauricio Kuri eta Eva Longoria dira filmaren protagonistak. "La Noche de..." saioak bere filmaketaren xehetasunen berri emango du, ETB2 katean emititu aurretik.

Gainera, Paul Walker omenduko du saioak. Duela hil gutxi auto-istripuz hildako aktoreak film berria izango du aretoetan asteburu honetan. Vin Dieselekin batera, Fast & Furious sagaren protagonista izan zen, eta saioak bere ibilbidearen errepasoa egingo du.

Aktorak izan zuen istripuaren argitzeko azken ikerketen berri emango digu "La Noche de..." saioak, eta Paul Walkerren herentzia jaso duen 15 urteko neskatoa nor den jakingo dugu.

Bestalde, "Gazapos de Película" atala Oscar sarietan arrakasta handia izan zuten film batzuen hanka-sartzeak errepasatuko ditu. Besteak beste, Gravity pelikularen akatsak ikusiko ditugu.

Amaitzeko, ikusleek Ocho apellidos vascos filmaren inguruan egindako galderei erantzuten saiatuko dira bertan. Arrakasta handiko komedia honen sekretuak azalduko ditu "La Noche de.." saioak "Linea Caliente" atalean.

"La Noche de... Cristiada", gaur gauean, 22:15ean, ETB2n.