Itxi

telebista

Gaur

Joxan Muñoz Kultura sailburuordea, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.A.

EiTB

'Entrada Libre' saioan Bilbon egingo den Sherpa Summit ekimenaz arituko dira.

Joxan Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea elkarrizketatuko dute gaur 'Egun On Euskadi' (ETB1, 08:00) eta 'ETB Hoy' (ETB2, 11:45) albistegietan. Donostia 2016 proiektuaren inguruko azken berriak, Balentziaga museoa, eta uztailetik aurrera eskura egongo den liburu elektronikoen maileguari buruz (Euskal editoreekin lortutako akordioari esker), mintzatuko da gonbidatua.

Halaber, Mikel Aranak, Esteban Antxutegik eta Elena Martinez de Madinak hartuko dute parte ETB1eko saioko solas-mahaian.

Bestalde, Vanessa Sanchezek gidatzen duen 'Entrada Libre' saioan Sherpa Summit 2014 ekimenari buruz mintzatuko dira Xabier Uribe-Etxebarria (Sherpako sortzailea) eta John Sculley (Apple-eko presidente ohia). Bilboko Euskalduna jauregian egingo den nazioarteko topaketa honek teknologia gaiak ditu ardatz.