Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Gaur goizean

Izaskun Bilbaorekin elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Europako Hauteskundeen atarian, EAJko hautagaiak bere programa politikoa eta Europako proposamenak azalduko ditu.

Gaur goizean, Izaskun Bilbao Europako hauteskundeetarako EAJko hautagaia, 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan izango da gonbidatu, eta bere alderdiaren programa politikoa azalduko du.

ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa, eta horrez gain, Iker Bizkarguenaga, Jose Luis Elortza eta Esteban Antxustegi izango ditu solaskide, goizeko 08:00etatik aurrera.

ETB2n, EAJko hautagaiak Olaia Urtiagaren galderak erantzungo ditu 11:45etik aurrera, eta ondoren, Silvia Intxaurrondok aurkeztuko duen tartean, eguneko albiste nabarmenenak aztertuko dituzte.

Internet bidezko fisioterapia, 'Entrada Libre'n

Vanessa Sanchezek Iñigo, Roberto eta Mikel Junquera fisioterapeutak elkarrizketatuko ditu 'Entrada libre' saioan, 11:15ean. Internet bidezko fisioterapiaren nondik norakoez arituko dira Basauriko hiru anaiak.