Itxi

telebista

Elkarrizketa

Trebiñu Konderriko alkateari elkarrizketa, gaur, 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Horrez gain, emakumezkoen tertulia 'Egun On Euskadi'n eta Idoia Mendiari elkarrizketa 'ETB Hoy'n.

  • Silvia Intxaurrondo. Argazkia: EiTB

    Silvia Intxaurrondo. Argazkia: EiTB

Gaur, ETB2ko 'ETB Hoy' albistegiak bi elkarrizketa eskainiko ditu. Hasteko, Olaia Urtiagak Ignacio Portilla Trebiñuko alkatea elkarrizketatuko du. Konderriko hauteslekuetan EH Bilduren boto-txartelak kendu zituztela salatu du koalizioak, eta horren inguruan galdetuko dio kazetariak, besteak beste. Horrez gain, Idoia Mendia PSE-EEko bozeramalea elkarrizketatuko dute saioan, eta bere alderdiak bizi duen krisialdiaz eta zuzendaritzaren kargu uzteaz eta aldaketa sakon baten beharrizanaz arituko da.

ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian, berriz, asteroko emakumezkoen tertulia gidatuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriak, eta Maribi Ugarteburu, Amaia Arregi, Idoia Mendia eta Laura Garrido izango ditu solaskide asteazkenean.

Polaritatearen terapia, 'Entrada Libre'n

Vanessa Sanchezek Jim Feil polaritatearen terapian aditua den irakaslea elkarrizketatuko du 'Entrada Libre' saioan, eta berarekin terapia berezi honen nondik norakoak aztertuko ditu, 11:15etik aurrera.