Itxi

telebista

22:15ean

'City Hall', Al Pacino eta John Cusackekin, gaur gauean, ETB2n

Aktore zerrenda zirraragarria eta eduki politikoa duen thriller honek erakundeen ustelkeria eta botere gehiegikeria lantzen ditu.

City Hall: La sombra de la corrupción thriller politikoa eskainiko du gaur ETB2k. Harold Becker zinemagileak zuzendu du John Cusack, Al Pacino eta Bridget Fonda protagonista dituen film hau.

John Papas (Al Pacino) New Yorkeko alkatea da, eta berak nahi duen erara agintzen du bertan, bere hitz-jario eta karismari esker. Arraza beltzeko hiritarrak nagusi diren auzo batean haur bat hil dute, narkotrafikatzaile eta droga-detektibe batzuen arteko tiroketan. Narkotrafikatzailea atxilotu eta ordu gutxira aske geratuko da, eta Kevin Calhoun alkateordeak kasua ikertzea erabakiko du.

Gaur gauean, City Hall: La sombra de la corrupción filma ETB2n ikusgai, 22:15etik aurrera.